Mostrando entradas con la etiqueta Diseinua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Diseinua. Mostrar todas las entradas

2007/11/20

Blogerako txantiloia (template)

0 Iruzkinak

Covari esker, ezagutu dut txantilio pilo duen web hau. Egia izanda, elementu asko sartu badituzue blogean, galduko dira, baina egin berria badago, ausar zaitezke. Sarreretan dagoena ez da galtzen.
Ikusi duzue tailerraren irudi berria??
Procesu oso erreza da eta blogean bertan azaltzen dute.
1.- Kodea kopiatu
2.- Gezi horietan klikatuz, prozesu osoa azaltzen du.

2007/10/28

3.saioa: diseinua

0 Iruzkinak


ITXURA ALDA DEZAGUN ! !



1.- Idatzi zure blogaren helbidea nabigatzailean. "acceder" atalean idatzi zure erabiltzaile eta pasahitza.


2.- Barruan klikatu "plantilla" . Ikusi irudia.

3.- Honetan blogaren itxura alda daiteke elementu desberdinak sartzen. Ikus dezagun:




1.- Blogaren izenburua agertzen den atala.

2.- Entrada: sarrerak atalari nahi dugun eran jartzeko.

3.- Eskumako zutabea: bisitak, estekak, inkestak eta abarrak jartzeko.

4.- Beheko atala: irudiak edo zure gustuko bertsoa edo esaldia jartzeko.

5.- "Guardar cambios" ez bagaude eginikoarekin konforme; "guardar" eta "vista previa" nola geratu den ikusi ahal izateko.


1.- Izenburuko atala:
Izenburua: nahi izanez gero aldatu zuk ipinitako izenburua (blogaren goialdean ikusten dena)

Deskribapena: gehitu esaldi bat azaltzen zeri buruzkoa den.

Irudia: bilatu marrazki egokia goialdean ikusteko. Oharra: irudia ipiniz gero, ez jarri deskribapena, ez da ikusiko.
Kokaera: izenbururaren atzean, horrela izenburua ikusiko da edo aurrean. Kasu honetan ez da ikusiko izenburua.


Azkenik, gorde eta jo zure blogera itxura ikusteko.


2.- Sarreren konfigurazioa:




1.- Zenbat "sarrera" edo post jarri nahi dituzun ikusgai.


2.- Hemen markatu edo ez interesatzen zaizkizunak.Guztia markatu azkena izan ezik.

3.- Hemen elementuak ordenatu: zer nahi duzun sarreraren goialdean ikusi eta zer sarrera ostean.


Azkenik, gorde aldaketak eta begiratu zure bloga.
3.- Eskumako zutabea: gehitu elementuak.